XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ALVIN-EN AURKIKUNTZA HUNKIGARRIABaina urpekuntzi bereziek ikerketetan egindako aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat, iharduera bolkanikoa duten dortsaletan bizi-
Orain dela urte gutxi inork ez zuen sinesten 4.000 metroko sakoneretan bizia egon zitekeenik, hara Eguzkiaren energiak heltzerik ez duelako eta, beraz, fotosintesirik ez dagoelako.
Baina
Han, ilunpe beltzenetan, dortsalen ondoan sortzen diren tximinien inguruan, bizia zegoen.
Hura zen iraultza, hura, naturalista eta zientzilarientzat!!!
Beraz, arrain batzuk alde batera utzita (beste txoko ekologiko batzuetan bizita, leku horietara noizean behin azaltzen direnak aparte utzita, alegia) ez da posible itsas landare erroturik eta ekosistema konplexuak zonalde horietan aurkitzea.
Baina berriro ere Naturak harritu egin gaitu, moldatzeko duen gaitasun ikaragarria erakutsiz.
Egindako murgilketetan bizitza egonkorreko eta guztiz garaturiko ekosistemak aurkitu dira zonalde berezi horietan.
Zonalde horiek, noski, ez dute eguzki-energiarik fotosintesia garatzeko, baina tximinia batzuen bitartez magma beroarekin konektaturik daude eta hidrogeno sulfuroa etengabe sortzen da tenperatura handitan.